Umeak zelan jagon

Ume nagusiek jagoten ebezan txikerragoak. Sarri umeak otzara baten sartuta eroaten ziran solora.

 

Ezin euskerarik egin

Eskolan euskeraz egin ezkero, kastigau egiten ebezan.

 

Eskolan erderaz, etxean euskeraz

Eskolan erderaz egiten eben; gerra-denporan debekatuta egoan arren, etxean beti egin dabe euskeraz.

 

Eskolarako sasoia

Eskolara 7 urtegaz hasten ziran, eta 12-13gaz ixten eben. San Migeleko eskolan mutilak eta neskatoak bananduta egozan.

 

Ezin estudiau etxean

Eskolatik etxera joan orduan, ezin izaten eben estudiau, ganaduak gobernau behar ziran eta.

 

Eskolako ikasgaiak

Eskolan ikasten ziran ikasgaiak Gramatika, Aritmetika, Geografia, eta Fisiologia eta Higiene ziran.