Asunen fregazinoak

Katarroa-edo euki ezkero, mostazeagaz enplastua ipini, alkoholagaz masajea emon edota asunakaz igurtzen zan gorputza.

 

Neskak eta mutilak bananduta

Eskolan neskak eta mutilak bananduta egozan.

 

Sanjuanetako ohiturak

Sanjuanetan erramak erre eta galtzupoilak eskuan solorik solo joaten ziran kantetan.

 

Iturrira uretan

Etxean urik ez eta iturrira joaten ziran baldeakaz.

 

Metal-iturriak

Metal-iturriak egozan basoan eta bertako ura on-ona ei zan.

 

Zugatzak

Pinua egon beti egon ei da, baina orain beste ez. Lehenago gaztainea, hurretxa, haretxa, intxaurren batzuk eta frutea arloak egozan.