Ahuntzak

Ahuntzak basoan egoten ziran soltuan. Arranak ipinten jakezan norberak entzuteko non egozan eta eurek be bandan egon eitezan.

 

Oiloak

Oiloak lehen soltuan eukiten ziran, eta txitak be hazten ebezan. Arrautzak etxerako izaten ziran.

 

Asunen fregazinoak

Katarroa-edo euki ezkero, mostazeagaz enplastua ipini, alkoholagaz masajea emon edota asunakaz igurtzen zan gorputza.

 

Ikatza egitea

Ikatza gurguxa egurraz egiten zan. Dana eskuz egiten zan, azkoreaz, motozerrarik ez egoan eta.

 

Artoa ereitea

Artoa maiatzean ereiten zan, San Isidro bueltan.

 

Lehengo basoak

Lehengo basoetan sagarduiak, kereizak... egozan, eta naboa edo patatea ereiten zan aldatsetan.