Saguzaharrak

Kortan saguzaharrak egoten ziran, eta txapelagaz hartzen olgetan eben.

 

Katamixarrak

Katamixarrek intxaurrak jaten dabez.

 

Errekako peskea

Errekan peska ugari egoan: aingirak, kangrejoak-eta. Zohiakaz presa modukoa egiten eben harrapau ahal izateko.

 

Narrua

Euria zanean buztarriari narru bat botaten jakon gainetik hedeak galdu ez eitezan.

 

Podau barik lorarik ez

Erramak zarratu-zarratu badagoz, arbola inausi barik ez dau lorarik emoten.

 

Bareak

Bareek ortuarien hazia jan egiten ei dabe.