Astoak

Orain asto gitxi dago. Lehen herrira be astoagaz joaten ziran.

 

Tentemozoak edo txuzoak

Soloetan tentemozoak edo txuzoak ipinten ziran txoriak uxatzeko.

 

Meriendea

Meriendetako ogi zati bat jaten eben, eta lantzean behin txokolate ontza bat.

 

Gabonetako jatekoak

Gabonetan orio-azea edo koliflora jaten ziran, eta gainean konejua, oilaskoa, makailaoa edota besigua.

 

Soloak eta ortuak

Soloan artoa, garia eta arto artean indabea ipinten ziran; ortuan piperrak, tomateak, azak, porruak-eta.

 

Familia handiak

Lehen familietan ume gehiago egoten zan.